XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

C) Eskola katolikoan (Euskal Heziak).

Euskararen arduradunak xaz formakuntza bat antolatu du Batuaz erakasleentzat.

a) Lehen mailean, lapurteraz egiten da, erran didanaz (agian nahiko lapurteratua den behe-nafarrera horretan).

Emeki-emeki Baturantz idekitzen hasten dira.

b) Batuan ikasten dute gehienik bigarren mailean.

D) Beraz hiru eskola sareetan ber joera nabaritzen dugu: tokiko euskara mintzatutik, edo hobeki, normalizatutik abiatuz, Baturantz joaitea.

Baturanzko joera hori, Seaskako ikastoletan azkarrenik dakusat, eta eskola publikoan iduriz ahulenik.

Azken horretan, ez dago horretarako goienetik datorren gomendiorik.

Erakasleen nahitik dator, bai eta euskalkien ahuleziatik, bereziki itsasaldeko hirian.

E) A.E.K.an:

a) Gomendatzen dute lehenik tokiko euskaratik ahal bezain hurbil artzea, familian eta inguruko jendearekin laster euskaraz egiteko.

b) Baina liburuak Batuan dira: idatziz Batuan egiten dute, edo Baturantz ibiliz, Euskaltzaindiak eman bideetatik.

Aitortzen dute lan zaila dela bien elgarri egokitzea, zeren batzutan protestak entzuten dituzte: etxean ez dugu horrela erraiten....

F) Unibertsitatean:

a) Peillen gehienetan Batuan, baina iparraldeko etsamenetara prestatzeko, lapurteraz ere ari da.

Beste erakasle gehixenak berdintsu.

b) Orpustan nafarro-lapurteraz, lapurterari leku ederra emanez eta hitz berriak Batutik hartuz.

3. Kazetetan:

a) Herria astekarian, euskara desberdinak badaude: zubereraz jada erran guti haiek, Mariano Izeta baztandarraren lapurtera gozoa, Dirassarren Hazparneko behe-nafarrera mendebaltarra... eta nagusiki nafarro-lapurtera.

Emile Larre eta Jean Haritschelhar euskaltzainek Baturantz bideratzen dute aditzan, erakusleetan eta ahal bait hiztegian ere.

Denetan euskara ona du Herriak eta euskaraz idatzi nahi duten guzientzat irakurri beharra dela iduri zait.

b) Ekaitza eta Enbata abertzale astekariek eta Har Hitza 15-ekoak arras euskara guti dute.

Baturantz idatzitako editorial edo berri laburrak dakartzate, baxe-nabartar kutsu gehiagorekin Ekaitzak, lapurtera gehiagorekin Enbatak eta H.H.ak.

c) Nafarro-lapurterazko editorial bat dakar iparraldeko Berdeen hilabetekari xumeak, hiztegi nahiko zabalarekin.